1. |
Barrenak
02:41
|
|||
Banku baten eserita eguzkia aurpegira zuzen Barrenak berotzen ari zaizkit ta su txispak saltatzen Zuek zuen bizitzak bizi bitartean Sentitzen ari naizen hau ez dut bizitu nahi Amorrua ematen dit inguratzen nauenak Gure kultura aberatsaren ezaugarrik non-nahi Barrenak berotzen ari zaizkit eta ez dut mundua erre nahi (2) Arazoak aurkitzen dira ez daudenean ez da? Hizkuntza berdina hitz egiten degu bai ez da? Egoistak izateari utziko bagenio Eta esan bionak elkar ulertzeko? Amorrua ematen dit inguratzen nauenak Txerri familia bat ikusi dut zuen kaiolan Barrenak berotzen ari zaizkit eta ez dut mundua erre nahi (4)
|
||||
2. |
Buruntza
03:31
|
|||
Zulo asko daude mundun Belar txarrek tapatzen dituzte segitun Larrosak bezain gorri apaintzen dira Begiek ikusteko gezur dizdira Aurrera pauso bat emanda ezin naiz pasa Eskubira joango bagina postu bat kaza Beste aldera saiatuz gero kea goraka Hemendik alde egiteko jun behar da saltoka Buruntza mendia negarrez ari da (2) Zulo asko daude mundun Su laba gordetzen dute beren barrun Mina sentituz gero negarrez dira Begiek ikusteko egi dizdira Aurrera pauso bat emanda ezin naiz pasa Eskubira joango bagina postu bat kaza Beste aldera saiatuz gero kea goraka Hemendik alde egiteko jun behar da saltoka Buruntza mendia negarrez ari da (2) Negarrez (12)
|
||||
3. |
Erruduna
04:57
|
|||
Eguzkia azaldu da eguneroko agurra dantzatzera Bera da handiena ikusezinak ikusten dituena Maiteena zaharrena bereziena errespetua! Zertan dagoen bere bizitza galdetzera etorri da Bera da amalurra emakumeetan emakumeena Sentimendu zabor zauri kantzer asko asko asko dituena Begiak zabalik ditu oraindik nahiz eta basamortuak ikusten ditudan nik Bera da amalurra emakumeetan emakumeena Jendea egarriz dantzatzen dabil zuhaitzak gosez abesten dabiltz Animaliak bizitza galtzen eta gu hementxe ezer egin gabe Zer esangoizut aita maite guztiok badakigu erruduna nor den (2) Kaleetan etxeetan mendietan urazpian irakur daitezke garraxi olerkiak Zergatiak negartiak bakartiak guztiak tinta berdinez idatziak Zer esangoizut aita maite guztiok badakigu erruduna nor den (2)...
|
Eris! Andoain, Spain
2016. urtean abesti propioak egiteko nahia azaldu genion elkarri.
Ateratzen joan zaigunaren arabera hartu
dute gure abestiek forma, esperimentazio baten moduan; kitarra eta ahotsa uztartuz, akustiko nahiz taldean egin daitezkeela kontuan hartuta.
Gu bion arteko emaitza da Eris "I" 2017ko abenduan kaleratuko den hiru abestiko maketa. Lehen lan hau guk ekoiztu dugu hasieratik bukaeraraino (ZZE).
... more
Streaming and Download help
If you like Eris!, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp